Elorrioko enpresa batean sutea izan da, baina kalte txikiak eragin ditu

Anboto 2016ko api. 3a, 12:57

Gaur goizean sua sortu da Besaide industrialdeko galdategi batean. Ez da inor zauritu.

Suhiltzaileak bertaratu dira, baina esan dute sute txikia izan dela. Dagoeneko kontrolatu dute sua, eta kalte txikiak eragin ditu, Ertzaintzak azaldu duenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!