Bigarren eskuko azoka egingo dute, domekan

Anboto 2016ko mar. 31a, 15:55

Kontsumo era jasangarriagoa bultzatzeko asmoagaz, bigarren eskukoen azoka atonduko dute, domekan, Elorrion. Errekakale kaleko jaietako azken ekitaldia izango da, eta 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik, plazan.

Bigarren eskuko arropak, altzariak, diskoak, edota liburuak erosi, zein trukea egiteko aukera egongo da azokan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, guztira 50 erakusmahai atonduko dituzte apirilaren 3ko azokan, eta horietatik 8 Elorrioko herritarrek ipiniko dituzte.

Errekakaleko jaietan ezezik, azken urteetan, Ferixa Nausiko jaien eta Gabonen bueltan ere antolatu izan dute bigarren eskuko azoka Elorrion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!