Ginkanagaz hasiko dute Gaztetxeko 28. urtemuga

Anboto 2016ko mar. 16a, 15:00

Elorrioko Gaztetxeak 28 urte bete ditu aurten, eta urtemuga hori zapatuan ospatuko dute egun osoko jaialdi bategaz. 28 baino askoz gehiago lemapean iragarri dituzte ekitaldiak, eta ginkana bategaz hasiko dute jaia. Goizeko 10:00etan batuko dira plazan, ginkanako jolasetan parte hartzeko.

Jolasetan ibili ostean, indarrak hartzeko sasoia edukiko dute. 13:00etan poteoa egingo dute, eta 14:30ean bazkaria kiroldegian. Aurretik, 14:00etan, omenaldia burutuko dute San Josen.

Arratsaldeko 18:00etan taldeko argazkia aterako dute Gaztetxean bertan, eta segidan, kontzertu akustiko bat entzun ahalko dute.

Dinero taldea zuzenean
Gauez kontzertuekin jarraituko du jaiak. Bertan, Pixontxis elorriarrak eta Dinero taldea igoko dira taulara. Ekain Elorza berriztarraren taldea da Dinero, Madrilen eskena musikalean sortutakoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!