Nagusien ideia berriak sarituko ditu Elorrioko Udalak

Anboto 2016ko mar. 16a, 09:15
Udalak egindako aurkezpenean 40 bat pertsona nagusi egon ziren

Ekintzailetasuna indartzeko lehiaketa antolatu dute

60 urtetik gorakoen ekintzailetasuna bultzatu gura du Elorrioko Udalak, eta, horretarako, lehiaketa berezi bat ipini du martxan, Aldundiagaz elkarlanean. Nagusiei ideia edo ekintza berriak proposatzeko deia egin die, eta onenek sariak eskuratuko dituzte. Gainera, Bizkaiko lehiaketan parte hartzeko aukera edukiko dute.

Hainbat arlotako jarduerak proposatu ahalko dira: kultura, ekintzailetza, autogainditzea...  Lehenik, proiektuak aurkeztu beharko dira, eta gero, lau hile edukiko dituzte garatzeko. Lehiaketa urrian amaituko da, sari banaketagaz batera.

Elorrioko bizi-kalitatea hobetzea gura du udalak: “Gure nagusienek asko dute erakusteko. Ezagutzaren eta esperientziaren ahotsa dira”, adierazi du Xabier Dominguez alkateordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!