Txaber Arruabarrena preso elorriarra libre geratu da

Anboto 2016ko mar. 3a, 16:58

Arruabarrenak epaiketa bat izan du Madrilen, eta sententzian absolbitu egin du epaileak. Valdemoroko espetxetik irten berria da.

Elorrion gauez egingo diote harrera, Madriletik bueltan ailegatzen denean. Frantzian atxilotu zuten 2009an, eta zigorra beteta, Espainiara estraditatu zuten. Guardia Zibilaren aurka egindako atentatu batean parte hartzea egotzita epaitu dute egunotan, eta epaileak absolbitu egin du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!