'Emakumeak taula gainean' berbaldia eskainiko dute, eguenean, Euskal Herriko lau musikarik

Anboto 2016ko ots. 29a, 15:26
Elorrioko HAN musika taldeko Nerea Lersundi izango da berbaldiko partaideetako bat.

Lau abeslari izango dira Elorrioko gaztetxeko mahainguruan: Vulpes taldeko Mamen Rodrigo, HAN taldeko Nerea Lersundi, Napoka Iriako Miren Narbaiza eta Kokein taldeko Zaloa Urain. Moderatzaile lanetan Libe Mimenza kazetari elorriarra ibiliko da.

Eguenean, pintxopotearen ostean izango da berbaldia, Elorrioko gaztetxean. Arratsaldeko 19:30ean izango da hitzordua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!