Droga trafikoagatik elorriar bat atxilotu dute Nafarroan

Anboto 2016ko ots. 17a, 13:57

Nafarroako Foru poliziak 35 urteko elorriar bat atxilotu zuen domekan Olza parean. Gurpila zulatu zitzaion, eta laguntzera joan zirenean, autoan kannabis kilo bat zeukala konturatu ziren.

Nafarroako segurtasun sailak eman du atxiloketaren berri. Atxilotutako emakumea bost urteko umeagaz zihoan autoan, A-15 errepidean. Poliziek auto bat bide bazterrean matxuratuta zegoela esanez abisua jaso zuten, eta hara hurreratu zirenean gertatu zen atxiloketa. Polizien arabera, gurpila aldatzera zihoazela, maleta biltegian bi pakete susmagarri ikusi zituzten, eta kannabisa topatu zuten bertan. Atxilotua eta umea komisaldegira eraman zituzten, eta honen aitari abisu eman zioten bere bila pasatzeko. Gero, epailearen aurrera eraman zuten atxilotua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!