43 ikasle elorriar dabiltza euskararen errefortzu klaseetan

Anboto

Herriko ikastetxeekin elkarlanean, euskararen errefortzu klaseak martxan ipini ditu Elorrioko Udalak. 43 ikaslek eman dute izena, eta astean bi orduz egingo dute euskara maila indartzeko ahalegina, era ludiko baten bidez, udaleko informazio iturriek azaldu dutenez.


Adierazi dutenez, “Elorrioko ikastetxeek aspalditik egindako eskaera” da errefortzu klaseak antolatzearena. “Ikastetxeen aldetik aspaldiko kezka bat da. Izan ere, kasu askotan zaila egiten da eguneroko dinamika aurrera ateratzea”, azaldu du Idoia Buruaga alkateak.  Iturri kultur etxean eta institutuan izango dira klaseak.
Buruagak gogoratu du herrian D eredua dagoela ezarrita, eta hori dela, aurrerantzean ere, eduki gura dutena. Bestalde, euskararen egoera hobetzeko lanean, umeen lanari garrantzia eman dio: “Elorrio euskaldun baten alde egin nahi badugu, gazteenengandik hasi beharko dugu, haiek  baitira hizkuntza honen etorkizuna”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!