Elorrioko liburutegian Wi-Fia ipiniko dute

Anboto 2016ko ots. 1a, 15:11

“Liburutegiko erabiltzaileek aspalditik helarazten zuten hutsune bati egin nahi izan diogu aurre", adierazi du Maitane Lopez kultura zinegotziak.

Hamabost lagun aldi berean Internetera konektatzeko aukera eskainiko du Wi-Fi zerbitzuak, eta aurrerantzean beharrizan handiagoa egonez gero, estaldura handitzeko aukera badagoela esan du udaleko ordezkariak. “Uste dugu Wi-Fiaren erabilera ikastera edo kontsultak egitera bideratu beharko litzatekeela; beraz, momentuz, nahikoa dela deritzogu". Gainera, kable bidezko konexioak Iturri kultur etxeko areto guztietan daudela azaldu du Lopezek.

"Gaur egun Internet tresna baliotsua bihurtu da ikasterako orduan ere. Beraz, ez genuen ulertzen zerbitzu horren falta”, esan du zinegotziak.

Gasturik ez
Aparteko gasturik ez egiteko asmoagaz, udalaren jabetzan zegoen router bat erabiliko dute liburutegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!