Auzotarren parte-hartzea indartzeaz gainera, udalari gastu gutxiago eragingo dio hiru auzoetako borondatezko lanak. Baina, ordainetan, auzorako diru-laguntzak eskainiko ditu administrazioak. Beraz, auzotarren lanak aparteko saria edukiko du.
Toponimia, sarean
Bestalde, euskararen arloari lotuta, orain arteko ikerketetan batutako leku-izen edo toponimo guztiak www.elotop.net/euskara atarian eskegi dituzte. Interneten inguruan ezagutza gutxi duenak ere topatzeko moduan prestatu dutela esan dute arduradunek.