Gurutze Fradesek Elorrioko institutuko gazteen jakin-mina asetu du

Anboto 2015ko abe. 17a, 17:34

Gurutze Frades triatletak hitzaldia eskaini du gaur Elorrioko institutuan. DBHko gazteek bere azalpenak entzun eta dudak argitu dituzte.

Ikasleek ere parte hartu dute ekimenean. Hitzaldia hasi aurretik Inge, Elene, Unai eta Iskander gazteek Fradesen ibilbideari errepasoa eman diote, aurreko egunetan berari buruz batutako informazioagaz. "Asko eskertzen diogu bere denbora gurekin konpartitzeko egin duen ahalegina. Hitzaldia asko gustatu zaigu eta sentsazio onak utzi dizkigu", adierazi du Agurtzane Berriozabal Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko ikasketa buruak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!