Amgala herrian egon dira elorriarrak, azken urteetan moduan. Lajawd elkarteak sustatu du ekimena eta taldeko asko ikasleak izan dira, Txintxirri ikastolako 9 ikasle, hain zuzen. Irakasleak eta elkarteko kideak izan dira gainerakoak. Hainbat proiektutan lagundu dute. Alde batetik, ur depostioak banatu dituzte herritarren artean, eta bestetik, museo bat inauguratu dute. Elorriarrek diru-laguntza bat eman zieten museo bat zabaltzeko, eta oraintxe egin dute inaugurazioa. Auzoetako emakumeek saharauien tresna eta jaima tradizionalak ipiniko dituzte ikusgai, baita ezkontza tradizionaletarako gameluetan jartzen dituzten objektuak ere.
Lajwad elkartea da saharauiekiko elkartasun dinamikaren motorea, baina ikastolaren, institutuaren eta udalaren partaidetza ere badu.