2015/12/11 22:00 - 23:20

'Etxekoak' antzezlana

'Etxekoak' antzezlana
Arriola antzokian, Elorrio

Jon Gerediagak idatzi eta Ander Lipusek zuzendu du Huts Teatroaren Etxekoak antzezlana.

Euskal Herriko etxe batean dago kokaturik, non, “legearen arabera”, ezin den “edonor etxean sartu”. Baina Maddik Mamadou maite du.

Ander Lipusek berak azaldua duenez, istorioak bere bizipen pertsonala du iturburu: “Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea zen”. Elkarregaz bizitzeko, bidean topaturiko zentzubakokeriez, “etxekoak vs. kanpokoak dikotomia absurdoaz”, eta immigrazioaz dihardu obrak.

Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!