Alkateak azaldu du udalak hitzarmen bat zeukala gotzaindegiagaz, eta, aurten, 50.000 euro ipintzea aurreikusita zegoela. Obra 100.000 eurotik gorakoa izango da, eta, antza denez, eliztarrek beste akordioren bat zeukaten aldundiagaz. Baina, Buruagaren arabera, akordio hori ez zen konpontzeko, nekropoliaren interpretazio-gune lez egokitzeko baizik. Bere iritziz, gotzaindegiak ez du dirurik ipintzeko asmorik.
Jesus Zenitagoia auzotarra arduratzen da ermita zaintzeaz, eta auzokideek “teilatua jausteko beldurra” dutela dio, “arriskutsu” dagoelako. Gaiaz berbetako, orain aste bi batzartu ziren udala eta auzokideak.