Uztailaren 29a izendatu dute Elorrioko 2016ko jaiegun ofiziala

Anboto 2015eko urriaren 22a

Egutegiek sortzen duten karanbola baten eraginez, elorriarrek jaiegun ofizial berri bat edukiko dute 2016an. San Inazio eguna domeka denez, Bizkaiko Foru Aldundiak eguna aldatu, eta uztailaren 4a izendatu du Bizkaiko jaiegun ofizial, Elorrion urtero ospatzen den San Balendin Berrio-Otxoaren eguna, hain zuzen ere.


Horregatik, elorriarrek beste egun batean hartu behar izan dute egutegiaren arabera zor zaien jaieguna. Uztailaren 29a izan da udalak herriko jaiegun ofizial izendatzea erabaki duen eguna, azken osoko bilkuran onartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!