Elorrion, diruzaintza saila arreta zerbitzura leku-aldatu dute

Anboto 2015eko urriaren 20a

Herritarren Arreta Zerbitzuan aldaketak egin ditu Elorrioko Udalak. “Langileek gustura egon behar dute, horrela bada, zerbitzua hobea izango da eta”. Idoia Buruaga alkateak esan du beharginak ez zeudela gustura, sarritan ezin ziotelako lan kargari erantzun. Diruzaintzan ere arazoak zeudela-eta, sail hori HAZ-ren bulegora bajatu dute, eta bertan egingo dira ordainketak. Horrela, guztira, lau beharginek jardungo dute elkarlanean. Alkatearen esanetan, “langileak pozik daude” aldaketagaz.


Gainera, herritarrak eta teknikariak batzeko, gela bat atonduko dute behean. Orain arte, eskaeraren bat bazuten, herritarrak ziren udaletxean gora eta behera mugitzen zirenak.

EAJk kezka azaldu zuen osoko bilkuran, aldaketen inguruko informaziorik ez zutelako, baina Buruagak informazioa eman zutela erantzun zien.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!