Erosketa bonuak atera ditu EMEk

Anboto 2015eko urriaren 17a

Elorrioko Merkatarien Elkarteak erosketa bonuak atera ditu. 20 euro ordainduta, 30 euroko erosketa egin ahalko dute herritarrek. Erroldatutako 18 urtez gorakoek eskatu ahalko dituzte bonuak, pertsonako bi, hain zuzen ere. Turismo bulegoan erosi ahalko dira, urrian eta azaroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!