Perretxiko pintxoak dastatzeko aukera etzi Elorrion

Anboto 2015ko urr. 16a, 13:06

Bihar goizean goiz perretxiko bila irtengo dira Oletara eta batutakoa domeka eguerdian erakutsiko dute Elorrioko kiroldegian.

Atxondo eta Elorrioko mikologia taldeek mikologia erakusketa antolatuko dute domekan, 12:00etatik aurrera, Elorrioko kiroldegian. Aurten 25. aldia egingo du ekimenak. Perretxiko eta onddo pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da.

Bihar perretxiko eta onddo bila irtengo dira Oletara autobusez. 08:00etan Elorrioko probaleku zaharrean hartuko dute autobusa eta, 08:15ean, Atxondoko pilotalekuaren ondoan. Mikologia zale denentzako zabalik dagoen irteera da. Arratsaldean Atxondoko Mikologia Taldekoek perretxikoak sailkatu egingo dituzte Elorrioko kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!