Ipuin kontalariak, urriaren 21ean eta 23an

Anboto 2015ko urr. 20a, 11:00

Urriaren 24an Liburuteen eguna dela eta, ipuin kontaketa saio bi antolatu ditu Elorrioko liburutegiak. Iturri kultur etxean, 19:30ean, izango dira emanaldi biak.

Urriaren 21ean, helduentzako saioa eskainiko du Inés Bengoa kontalariak, Vamos a contar mentiras izenburukoa.

Urriaren 23an, bestalde, umeentzako saioa izango da, Iturri kultur etxeko areto nagusian, Antton Irusta ipuin kontalariaren eskutik. Hiru eta bost urte artekoentzako saioa eskainiko du, 17:00etan, eta sei eta bederatzi urte artekoentzakoa, 17:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!