Txintxirri izan zen ikastola horietako bat, eta arduradunek esan dute “erabaki zaila eta sendoa” izan zela: “Momentu gogorrak izan ziren baina bidea urratsez urrats eraikitzen jarraitu zuen taldeak”.
Gainera, harro daudela diote, “ikastolak eskaintzen duen hezkuntza, eredu propio eta nazionalean oinarrituta dagoelako, eta etengabeko hobekuntzaren bidean kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugulako”. Ikastolak herritik herriarentzat sortuak direla ere gogoratu dute, eta auto-eraketan oinarritzen den eredua dutela ere bai.