Elorrioko Ferixa Nausikoetako jaiak badoaz aurrera, lehenengo asteburua pasata. Atzo, Kuadrillen Eguna ospatu zuten, jaietako egun handietako bat. 1.600 lagun elkartu ziren Aldatsekuan bazkaltzeko, eta ostean, kuadrillen jaitsiera eta jolasak egin zituzten. 24 taldek eman zuten izena jokoetarako, eta Gamboako kuadrilla izan zen garaile. Plazan jendetza batu zen kuadrillen arteko jokoak ikusteko.