Xeber Zubiaga elorriarra aske geratu da

Anboto 2015ko uzt. 13a, 11:09
Xeber Zubiaga, ezkerretik laugarrena, alkandoragaz. (Arg.: Etxerat)

Valladolideko kartzelatik irten da gaur goizean, zortzi urteko zigorra bete ostean. Elorriora 20:00ak aldera helduko da Zubiaga.

Xeber Zubiaga 2004an atxilotu zuen Ertzaintzak, 2000. urtean Donostian izandako kale istilu batzuetan parte hartzea egotzita. Andoni Zengotitabengoa, Txomin Lesende eta Arkaitz Bellon -iaz espetxan hildakoa- atxilotu zituzten gau hartan, eta auzi horregaz lotuta etorri zen bere atxiloketa. 2005eko otsailean fidantzapean irten zen libre. Gero, 2007an egin zioten epaiketa, eta zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!