Garamenditar Augustin musika eskolak jaialdi berezia eskaini zuen zapatuan, musika eskolaren 25. urteurrena ospatzeko. Eguerdi aldera kontzertua eskaini zuten plazan, eta jende ugari batu zen musika ikasleak entzutera. Ekitaldian duela 25 urte musika eskola sortzen ibilitakoak gogoratu zituzten.