Egun Morea ospatuko dute ekainaren 20an Elorrion

Anboto 2015ko eka. 11a, 09:50

Durangaldean feminismoan diharduten hainbat lagunek sustatu dute hurrengo zapatuko jardunaldia. Iragartzeko kanpaina parte-hartzailea egin dute, betaurreko moreekin.

Mugimendu feministaren historian sakonduko dute ekainaren 20an Elorrion ospatuko den Egun Morean. Etorkizunean "Durangalde morea" lortzera bidean, iraganean militanteek egindako ekarpena ezagutuko dute.

 

Plazan garatuko da egitaraua:

-11:30: Militante feministen berbaldia.

-13:00: Geu ein, geuk jan, geuk jaso. Bazkarirako tiketak ohiko lekuetan salgai. Bazkalostean, mihiluze feminista.

-17:00: Tailerrak. Serigrafia eta euskal kantak.

-19:00: Kalejira.

-22:00: Akelarrea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!