Garaizabalen txakolinari buruzko gida, azken 20 urteetako onena

Anboto 2015ko eka. 9a, 12:47
Mikel Garaizabal enologoa Yantai hirian, saria jasotzen.

Txinako Yantai hirian izan da enologo elorriarra, Gourmand Awards saria jasotzen. Lehiaketak edizio berezia egin du, 20.urteurrena ospatzeko, eta edizio guztietako gidarik onena saritu dute: Mikel Garaizabalek idatzi eta Foru Aldundiak argitaratutako 'Bizkaiko txakolina. Bidaia' gida.

Azken hogei urteetan argitaratu duen Europako ardoari buruzko argitalpenik onena da, beraz, Garaizabalek idatzitakoa, Gourmand Awards lehiaketako arduradunen iritziz. Aurten The best of the best edizioan horrela erabaki dute. Arinago, 2013an irabazi zuen Bizkaiko txakolina. Bidaia liburuak lehiaketako saria, eta edizio berezian, orain arteko saridun guztiekin lehiatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!