Udal hauteskundeak 2015

Elorrioko Musika Eskola udalak kudeatzea proposatu du EAJk

Anboto 2015ko mai. 22a, 09:40

EAJren hauteskunde programaren baitan, Musika Eskolaren gestioa udalak bere gain hartzea jaso dute. Horrela, zerbitzua indartuko litzatekeela uste dute.

Elorrioko EAJk azaldu du Musika Eskolaren kudeaketa udalak hartuta, zerbitzua hobetzeaz gainera,  eskualdean erreferentziazkoa bihurtu gura dutela.

 

Gobernu irekia

Bestalde, EAJren hautagai Joseba Mujikak adierazi du gobernu irekiaren aldeko apustua egingo dutela hauteskundeak irabaziz gero: "Kudeaketan ditugun balioak zintzotasuna eta hurbiltasuna dira, eta horietan oinarritzen da defendatzen dugun gobernu ireki eredua". Nobedade lez, Gobernu Irekiaren Araudia sortzea proposatu du, udalaren betebeharrak zehazteko eta udal gestioaren balorazio parte-hartzailea egiteko tresnak ezartzeko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!