Arlo askori buruzko galderak izan dira: etxebizitza politikak, herri galdeketen erabilera, Fytasa inguruan kirol arloan gauzatu gura den proiektuari buruzko argibideak, euskararen egoera herrian, zaborren kudeaketa...
Internet bidez eta herriko denda eta tabernetan jarritako 47 kutxen bidez jaso dituzte galderak. Arriolako ekitaldian aurretiaz jasotako 43 galdera erantzun zituzten, eta, gero, bertaratutakoek zuzenean galdetutako beste zazpi ere bai. EH Bilduko hautagaien ustez, ekimenak "nabarmen adierazten du elorriarrek parte hartu nahi dutela". Poltikariek eurekin egoteko beharra dutela nabarmendu dute: "Beste era batera gobernatzera gatoz, eta hauxe izan da lehen urratsa".
Galdera kopurua dela eta, Arriolan ez zuen astirik eman guztiak erantzuteko, baina datozen egunotan apurka-apurka erantzunak argitaratzen joango direla jakinarazi dute. Euren webgunean dabiltza galderak eta erantzunak argitaratzen.
Bideoak ere argitaratzen dabiltza Youtubeko euren kontuan. Hona hemen euretako bat: