2015/05/16 19:00 - 21:00
Ikasturte honetan Zugan Ni jaialdiaren barruan lantzen ibili diren antzerki obrak erakutsiko dituzte, datozen asteetan, eskualdeko hainbat antzerkilari gaztek. Durangoko, Iurretako, Elorrioko, Zornotzako eta Igorreko ia 100 gaztek parte hartu dute, aurten, gazteak antzerkigintzara gerturatzea helburu duen ekimen honetan. 13 eta 18 urte artekoak izan dira parte-hartzaileak.