2015/05/13 19:30 - 21:00
Hileko Dokumentala egitasmoaren barneko emanaldia:
Agian, Mark Landis da Estatu Batuetako historian egon den arte faltsutzaile emankorrena. 30 urtean zehar Estatu Batuetako museoetako arduradun guztiak engainatu ditu mota guztietako imitazio zehatzekin, besteak beste XV. mendeko arte lanak eta Picassoren piezak.
Faltsifikazioak salduz milioika dolar irabazteko aukera izan badu ere, abadez jantzita edo filantropo eskuzabal legez agertuta dohaintzak egin ditu.