EAJko Joseba Mujika zerrendaburuaren arabera, herritarren beharrizanetarako txiki eta zaharkituta geratu da egungo kiroldegia, eta horregatik, beste bat eraikitzeko proposamena egin du. Azaldu duenez, herritarrei galdetzean irten den beharrizan bat da.
Kiroldegia Elizalden joango lizateke, igerilekuen, futbol zelaiaren eta errugbi zelaiaren ondoan. Hain zuzen ere, Fytasa enpresa zenaren lurretan. "Proiektu horrek, une honetan industria hondamen egoeran dagoen lur kutsatua berreskuratzeko aukera emango luke”, Mujikaren esanetan. Horretarako, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatu beharko luke udalak. Gero, ingurua deskontaminatu eta obrari ekingo liekete. EAJk 2015ean proiektuagaz hastea aurreikusten du, eta 2021erako amaituta egotea.