Etxean lan egiten duten emakumeen eskubideen alde egin du Ernaik

Anboto 2015ko api. 28a, 14:35

Gaur, apirilak 28, Osasun Laboralaren Nazioarteko Eguna da, eta Elorrioko Ernaik etxean lan egiten duten emakumeen eskubideak defendatu ditu ekimen bategaz. Maiatzaren 1a datorren honetan, Borroka Astea deitu du Ernaik, eta deialdi ugari egin dituzte Elorrion eta Durangon.

Elorrion asteburuan hasi zituzten ekintzak, tailer bategaz. Eguenean pintxo-pote zaratatsua egingo dute 19:00etan hasita, eta barikuan Durangora joateko deia egin dute. 10:30ean Gazteon lan eskubideen gida aurkeztuko dute Andra Marian, eta 12:00etan LABen manifestazioa burutuko da.

Durangon ere hainbat ekimen prestatu dituzte egunotarako. Kasu honetan, etxebizitzaren gaia jorratuko dute batez ere. Horrela, eguaztenean bizikleta martxa egingo dute 18:00etan, Santa Anatik hasita. Eguenean, ostera, 19:30ean batuko dira kazerolada burutzeko, eta gauez kanpaldian geratuko dira. Barikuan LABen manifestaziora gehituko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!