Udal hauteskundeak 2015

Carlos Garcia: "Nire helburu nagusia EH Bilduk ez gobernatzea izango da"

Anboto 2015ko api. 24a, 12:21

Carlos Garcia izango da berriro Elorrion PPko zerrendaburua, eta EH Bilduk ez gobernatzeko ahalegina egingo duela adierazi du. Dignidad y Justicia elkarteko Daniel Portero ere egongo da zerrendan.

Elorrion hautagaitza errepikatu egingo du Carlos Garciak. “Nire helburu nagusia EH Bilduk ez gobernatzea izango da”, adierazi du PPren alkategaiak. Aurreko legealdian Bilduk irabazi zituen hauteskundeak, baina EAJgaz zinegotzietan berdindu ostean, Carlos Garciaren botoak erabaki zuen alkatetza.

Zerrendan bigarren Ruben Velez Mendizabal joango dela aurreratu du, duela lau urteko hauteskundeetan Arabako Aralarren zerrendan joandakoa. Gainera, Dignidad y Justicia elkarteko Daniel Portero ere egongo da zerrendan. Ezker abertzalearen aurkako auzietan akusazio partikular gisa aurkeztu izan da elkartea, eta baita Egunkaria auzian ere, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!