Erle multzo handiak ikusmina piztu du Elorrio erdian

Anboto 2015ko api. 22a, 10:02

Erreginaren ostetik, erle multzo handia batu zen atzo arratsaldean Elorrioko plaza alboko zuhaitz baten. Erle-zainak xurgagailu batekin batu zituen erleak, erregina harrapatu eta taldea apurtzeko.

Ikusmina piztu zuen atzo erle multzo handiak. Buskantz kalearen hasieran, Parra tabernaren alboan pilatu ziren erleak. Udaltzainek ingurua hesitu zuten herritarrak erleen albotik pasa ez zitezen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!