Ateneoan egindako agerraldian hauteskundeetarako zerrendaren eta oinarrien berri eman zuen atzo Herriaren Eskubideak. "Elorrion aldaketa eman eta alderdi-bitasuna amaitzea" da euren nahia, Gallastegik berak azaldu zuenez. Ekitaldian Julián Ríos Durangoko alkategaia eta Neskutz Rodriguez Batzar Nagusietarako hautagaia ere egon ziren.
Programan sartuta, herritarren partaidetza sustatzea izango da euren oinarri nagusietako bat. Gainera, herriko talde zein auzo elkarteekin akordioak lantzeko borondatea agertu dute. Udal kontuen inguruko informazioa eskatuko dute, eta soldatak bajatzea ere proposatu dute. Alkatearena, esaterako, gutxieneko soldataren hirukoitzera mugatu gura dute. Euskara eta euskal kultura babestea, berdintasunaren alde jardutea eta gazteentzako ekintza kulturalak antolatzea dira beste ideia batzuk.
Bestalde, nekazal lurrak babestu eta lur industrialak berrerabiltzea da Herriaren Eskubidearen nahia. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren gaian San Anton Bizirik plataformak eta Auzo Koordinadorak defendatutako iritzia barneratu dute, beraz.
Zerrenda:
1. Juan Pedro Gallastegi
2. Emily Cadiñanos
3. Agustín Fernández
4. Lourdes Cuesta
5. Ángel Calvo
6. Miren Josu Arriolabengoa
7. Joseba Andoni Fernández
8. Idoia Agirre
9. Ander García
10. Mari Cruz Moreno
11. Juan Carlos Grande
12. María García
13. Javier Agirre
14. Mª Mar Rodriguez
15. Xabier Zarandona