Martxoak 8

Emakumeak eta literatura hartuko dituzte ardatz Elorrion

Anboto 2015ko mar. 6a, 11:48

Emakumea eta literatura oinarri hartuta, egitarau zabala antolatu dute Elorrion, Martxoaren 8a dela-eta. Martxoaren 13ra bitartean argazkigintza dokumentala oinarri duen erakusketa bat ikusgai izango da Iturri kultur etxean. Gasteizko udal artxiboko 40 argazkik osatzen dute, eta XX. mendearen hasieran emakumeek egiten zituzten lanak iruditan agertzen ditu. Hurrengo erakusketa emakume idazleen ingurukoa izango da, apirilaren 23tik aurrera.


Martxoaren 11n, 19:30ean, Iturri kultur etxean proiektatuko duten The Good Son hileko dokumentala ere Emakumeen Nazioarteko Egunagaz lotuta dago. Or 22 urteko gazte bat da, eta ez dagokion gorputz batean harrapatuta dagoela sentitzen du. Bere aldaketa prozesuaren lekuko izango da dokumental honetako kamera.
Azken boladan zeresan handia eman duen 50 sombras de Grey nobelaren inguruan berba egitera etorriko da Skolastikako Josune Muñoz Elorriora, apirilaren 17an. Nobelaren atzean ezkutatzen diren estereotipoak eta mitoak azaleratzen saiatuko da .

Poema errezitaldia
Elorrioko egitarauagaz amaitzeko, poema errezitaldi musikatuan bilduko dira Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrez, apirilaren 23an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!