Kerixeta Txakoli Beltzaren aurkezpena

Anboto 2015ko ots. 13a, 20:53

Kerixeta ardo beltzaren aurkezpena egin dute gaur arratsaldean Mendrakako Eleizalde baserrian. Maitasun osoz egindako ardoa aurkeztu du Blanqui Gomez Querejetak.

Gomezek, beraien txakolinaren desbribapena egiteko, gaur beraiekin egon ezin izan duen Mikel Garaizabalen hitzak erabili ditu, "ardorik onena ez da derrigorrez munduko garestiena izan behar, ardorik onena da ingurukoekin partekatzen dena", adierazi du Blanqui Gomezek.

Txakolin berri hau dastatzeko aukeraz gain, 2d1 proiektua eta zehazki Kiribil lana ezagutzeko aukera egon da Mendrakan. Peru Magdalena eta Gotzon Garaizabalen lan honek ematen baitio irudia 2012ko mahatsarekin egindako Kerixeta Txakoli Beltzari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!