100 urte bete ditu Maria Pilar Makazaga elorriarrak

Anboto 2015ko ots. 4a, 15:42

Ana Otadui alkatea eta Joseba Mujika alkateordea Makazagaren etxean egon dira gaur udalaren izenean zorionak ematen.

Gaur bete ditu 100 urte Maria Pilar Makazagak, eta udaleko ordezkarien bisita jaso du etxean. Oharrean azaldu dutenez, bizi osoko ibilbideari errekonozimendua egin gura izan diote horrela. Pilar eta Ima alabak ere egon dira bertan, eta guztiek batera argazkia atera dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!