Elorriar bat hil da Candanchun, elurrak harrapatuta

Anboto 2015ko ots. 2a, 10:05

Elur-jauzi batek harrapatu du 39 urteko gizona, zapatu arratsaldean. Candanchuko eski pistan, zonalde itxi baten zebilen eskiatzen. Berekin zegoen lagun batek salbu irtetzea lortu du.

Elur-jauziaren eraginez, hiru metro elur pilatu ziren inguru horretan. Zapatu arratsaldean izan zen ezbeharra, eta estazioko langileek eta Guardia Zibilen erreskate taldeak domeka eguerdian topatu zuten elorriarraren gorpua. Berekin zihoan 47 urteko laguna bizirik erreskatu zuten, eta ospitalera eroan zuten hipotermiarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!