"Ilusionatuta nago" esan du Otaduik, baina gogoratu du oraindik Bizkaiko militanteek berretsi beharko dutela bere hautagaitza.
2015eko udal hauteskundeetarako hautagaia ere bada Elorrion, eta esan du gai hori oraindik aztertzeko daukatela. Bere ustez bateragarriak dira funtzio biak, baina "Elorrioko EAJko asanbladak eta batzordeak erabaki beharko du".
2011tik alkate da Otadui. Hauteskundeetan Bilduk jaso zuen boto gehien, baina seina zinegotzi lortu zituzten, eta PPko zinegotziak EAJko hautagaia babestu zuen. 2007an sartu zen udalean zinegotzi lez, eta legebiltzarkide ere bada.