San Agustineko jaiak hasiko dira gaur

Anboto 2014ko abuztuaren 25a

San Agustin auzoan gaur altxako dute jaietako txopoa. Mendi irteera, tortilla txapelketa, musika eta auzo bazkaria prestatu dituzte Olazar auzo elkartekoek, besteak beste.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko dituzte auzoko jaiak txopoagaz, eta hurrengo egun bietan ekintza ugarigaz gozatzeko aukera edukiko dute. Eguaztenean, mendi irteera egingo dute 10:00etan, Artibaso-Amitar bidea markatzeko. 19:00etan tortilla txapelketan batuko dira, eta 22:00etan Gora Herria taldeak kontzertua eskainiko du.

Eguenean mezak zabalduko du eguna 12:00etan. Gero, Betsaide dantza taldearen ikuskizuna etorriko da, baita igel txapelketa ere. 14:30ean auzo bazkaria ospatuko dute, eta arratsaldean umeentzako tailerrak antolatuko dituzte. 20:00etan Luhartzen erromeria hasiko da, bi saiotan garatzeko; lehena 21:00ak arte eta bigarrena 22:30etik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!