Pilotakadaz Pilotakada txapelketan final orekatua

Anboto 2014ko uztailaren 3a

Joan zen domekan, Pilotakadaz Pilotakada txapelketako Bizkaiko finala jokatu zuten Elorrion, udaletxe ondoko frontoi irekian. Harmailak lepo bete ziren azken partidua ikusteko. Final orekatuan, Angel Zuherosek eta Gotzon Belokik osatutako Atxondoko bikoteak 22-16 menderatu zuen Leioakoa. Zuheros izan zen laukotean onena, eta Belokik ondo eutsi zion partiduari.


Sakabanaketa salatzea izan da Etxeratek bultzatutako egitasmo honen helburua, eta lau final jokatu dituzte: Elorrion, Gasteizen, Tolosan eta Uharten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!