Azoka Kulturala bildumazaleen topagune izango da zapatuan

Anboto 2014ko ekainaren 18a

Azoka Kulturala ospatuko da zapatuan, Elorrion, udaren etorreragaz batera urtero egin ohi duten lez. Ez da kulturagaz lotutakoa bakarrik izango; produktu zaharrak ere egongo dira, eta horri esker bildumazaleen topagune izango da herria. Goizeko 09:30ean zabalduko dute, eta eguerdiko 14:30 ingurura arte egongo da produktuak ikusteko eta erosteko aukera.


Antolatzaileen esanetan, hogei bat postu ipiniko dituzte plaza inguruetan. Erakusleak Euskal Herri osotik etorritakoak izango dira, baina zenbait elorriar ere egongo dira horien artean. Elizpean eta udaletxeko aterpean egongo dira postuak, material ugarigaz: liburuak, seiluak, txanponak eta billeteak, adibidez.


Auto klasikoak
Bestalde, eguneko ekimen garrantzitsuenetako bat plazan bertan egongo da. Izan ere, antzinako auto klasikoen erakusketa ipiniko dute. Adierazi dutenez, 20-30 ibilgailu egongo dira ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!