Udalak finantzatuta, lau metroko zabalerako espaloia egingo du San Jose kalean, eta horretarako behar den espazioa utzi dio ikastolak. Gainera, horma eraberrituko dute. Kendu egin dute orain arte zegoena, eta horko harriak erabilita, hareharrizko horma berria eraikiko dute. Ikastolara sartzeko ate berria ere egingo dutela azaldu dute, “segurtasun maila handiagoa bermatzeko”.
Bestalde, herri eskolan amaitu dituzte lanak; bidea konpondu, eta ate berria egin dute.