Ume dantzarien Euskal Jaia ospatuko dute domekan

Anboto 2014ko ekainaren 13a

Ume dantzariek Elorrio beteko dute domekan, urtero antolatzen den Euskal Jaia ospatzeko. Elorrioko eta inguruko herrietatik etorritako 230 bat umek parte hartuko dute ekitaldian, Besaide dantza taldeko kideek azaldu dutenez.

 


Goizeko 11:00etan batuko dira dantzariak, plazan, eta 12:00etan kalejirak egingo dituzte taldeka, bakoitzak bere aldetik. 13:30ean bazkaltzeko ordua helduko zaie, eta, ohiturari eutsita, elorriarrek euren etxeetara gonbidatuko dituzte kanpotik datozen umeak. Besaidekoek esan dute jendea ezagutzeko eta lagunak egiteko esperientzia ona dela umeentzat.
Arratsaldean, alardea
Bazkalostean, 16:30 bueltan, plazan batuko dira berriro. Arratsaldeko 17:00etan izango da eguneko hitzordu esanguratsuenetakoa: alarde nagusia. Euskal Jaian parte hartuko duten ume guztiek batera egingo dute dantzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!