Batez ere europako autokarabanistak erakarri nahi dituzte elorriarrek. Egitasmoaren arabera, 11 autokarabana sartzeko lekua edukiko du aparkalekuak. Ur zikinak botatzeko aukera edukiko dute turistek, baita ur garbia eta argindarra hartzekoa ere. Gaua ere pasa ahalko dute; hori bai, ezingo dute bertan akanpatu. Udalak 2015ean egin gura du obra, eta horretarako 241.465 euro inbertitzea aurreikusi du.
Udalak azaldu duenez, proiektuak San Jose ingurunean ere hobekuntzak ekarriko ditu. Bertarainoko espaloia egingo dute irigarritasuna hobetuz, kontainerrak aparkaleku ondora eroango dituzte eta 170 metroko jolasgune bat eraikiko dute.
Proiektua egitea 2013an onartu zuen udalak aho batez, Bilduren partaidetza prozesu batean ideia sortu eta gero.