Musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, zapatuan

Anboto 2014ko maiatzaren 22a

Maiatzaren 24an, 18:30ean hasita, Arriola antzokian eskainiko dute Elorrioko Garamenditar Agustin Musika Eskolako ikasleek udaberriko musika emanaldia.

 

Bost urtetik aurrerako musika eskolako ikasleek parte hartuko dute zuzeneko emanaldi horretan; 5 eta 7 urte artekoek ipuin musikatu bat antzeztuko dute, eta taldean eskainiko dituzte nagusiagoek emanaldiak. Errepertorio zabala, askotarikoa prestatu dute Elorrioko Arriolako emanaldi horretarako: euskal musikarien kantak eta hainbat kanta klasiko ere joko dituzte.

Matrikulatzeko aukera
Astelehen honetan hasi da Elorrioko musika eskolan izena emateko epea, eta ekainaren 6ra arte egongo da aukera: eguenetan 15:00etatik 16:00etara, eta barikuetan 17:30etatik 19:30era.

Lau urtetik gorako edozeinentzat eskaintzen dituzte ikasketak: musika hizkuntza, askotariko instrumentuak eta taldean aritzeko gaitasunak lantzen dituzte, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!