Bisigodo eta Frankoen artean bizi zen kultura zen baskoiena. Euren bizimoduari buruz idatzi gutxi daude, eta informazio gehiena aztarnategi arkeologikoen bidez topatu dute. Erakusketan hilobiratze ohituren gaineko hainbat kontu ikus daitezke, gorpuak armekin eta zeramikekin lurperatzen zituztela, esaterako.
Argiñetako aztarnetan bertan era egonkorrean bizi izan zen herrixka topatu dute, eta baskoien beste hainbat indusketetan topatutako aztarnak ere bai. Elorrioren sorrerako lehen lekua dela esan daiteke Argiñeta. Egurrezko eta harrizko etxeetan bizi ziren bertan VI.mendean, eta gerotxoago hasi ziren Zenitarantza eta beste auzoetara mugitzen.