Arriola antzokian, Elorrio
Arte Dramatikoen Espainiako Zentroaren eta Aran Dramática taldearen kolaboraziotik sortutako antzezlana da ‘Anomia’. María Luisa Borruel, Elías González, Pablo Bigeriego, Quino Díez eta Cándido Gómez dira bertan lan egiten duten aktoreak. Udal hauteskundeen aurretxoan, 2007. urtean kokaturiko istorioa da ‘Anomia’ obran kontatzen dena, intriga politiko-komikoa: Alderdi politiko bat hauteskundeetarako zerrendak osatzen ari da, eta Hirigintzako zinegotzi izandakoak zerrenda horretan joan nahi du bai ala bai; beste guztien iritzien kontra.