Zengotitabengoa babestu dute Lisboan

Anboto 2014ko api. 28a, 16:10

Elkartasun Martxa egin dute asteburuan Elorriotik Lisboara.

Andoni Zengotitabengoa presoari babesa agertu diote asteburuan Lisboan (Portugal), Elkartasun Martxa baten bidez. Elorriotik autobus bik irten zuten Portugalera, “Andonik pairatzen dituen eskubide urraketak salatzeko”. Portugalen dagoen euskal preso bakarra da. Segurtasun handiko kartzela batean dago, bakartuta eta eguneko 22 ordu ziegan ematen ditu. Lagunek ezin dute bisitatu, eta bere alabek urtean behin bakarrik besarkatu dezakete. 

Bere bizi-baldintzak hobetzea eskatuz sinadurak batu zituzten Amnistia Internazionalean eta Aratekoan entregatzeko, eta kontzentrazioa egin zuten Lisboan bertan. Solidaridade com EH taldeko portugaldarrek ere parte hartu zuten mobilizazioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!