Andoni Zengotitabengoa Lisboan (Portugal) dago preso 2010etik, ETAko kide izatea egotzita. Hamabi urteko zigorra ezarri zioten lehergailuak gordetzeagatik. Segurtasun handiko kartzela batean dago, eta bere bizi-baldintzak salatzeko elkartasun martxa egingo dute asteburuan hainbat elorriarrek. Besteak beste, alabak urtean behin bakarrik besarkatzeko aukera dauka. Izan ere, senide guztiek ez dute aukera berbera bisitatzeko, eta alabek urtean behin daukate kristal bako bisita. Lagunek ere ezin dute bisitatu. Gainera, egunean ordu bi bakarrik dauzka patiora irteteko.
Barikuan 22:00etan Elorrioko aparkalekutik irtengo dute autobusez Elkartasun Martxan Lisboaraino.
LABen babesa
LAB sindikatuak Elkartasun Martxa babestu du, eta behargin guztiak bertan parte hartzera animatu ditu. Zengotitabengoak egoera larria bizi duela ohartarazi du. "Guztion elkartasuna eta konpromisoa behar beharrezkoak dira egungo espetxe politikak aldatzeko", esan dute sindikatuko ordezkariek. Politika horiek Euskal Herriko prozesuagaz bat ez datozela gaineratu dute. Martxaren harira, barikuan kontzentrazioa egingo dute Elorrioko sarreran, San Agustinen, 12:00etatik 12:30era.